Vistas de página en total

lunes, 15 de octubre de 2012

Donostia-Hondarribi Guadalupetik

Ibilbide honetan Gipuzkoako birako GR bidea eta Litoraleko bidea egin ondoren, hau zen geratzen zitzaidan pasabide bakarretako bat. Beti bezala, lehen gauza, eguna aukeratzea izan zen. Behin egun hura pasata esan behar da ezin izan genuela erabaki okerragorik hartu. Jasan genuen beroa ez zen nolanahikoa izan eta hala bukatu genuen: guztiz deshidratatuta, leher eginda eta lehengusua nirekin haserre etapa gogorra jarri niolako entrenamendu modura.

Goizean goiz atera ginen Antiguotik eta Groserako bidea hartu genuen, handik Uliara igotzeko asmoarekin. Nafarroako hiribidetik gora egin genuen eta hemendik Pasaiaraino Gipuzkoako birako marka zuri-gorriak jarraituaz iritsi ginen. Ia galerarik gabeko bidea, seinaleak ondo irakurtzen diren bitartean. Nire uste oso bide polita, zeinetan ibilbide guztian zehar itsasoa eta zenbait amildegi ikusten zoazen. Ala ere, eta indarra eta denbora edukita, Litoraleko bidea hartzea gomendatzen dut. Berau GRtik irteten da eta beherantz egiten du, zenbait puntutan berriz ere GRra itzultzeko. Biak ala biak Zilarreko Itsas-argian dutelarik mendi bidearen amaiera eta elkargunea. Hemendik, asfaltotik, eskuinetara egin eta markak jarraituaz Senekozuloko Itsas-argitik Pasai San Pedroko moilako bukaerara jeisten zara. Pasealeku hau utzi gabe, eta Falcon Crest tabernaren inguruan, aurkituko dugu Pasai Donibanera eramango gaituen txalupatxoa. Bide honen beste ezaugarri ederretako bat. Eguraldi ona egiten badu, kanpoan joatea gomendatzen dut, txangoa oso motza den arren. Merezi du itsasoa gertutik usaitu eta bertako haizeak aurpegian sentitzeak.

Behin Donibanen lur hartuta...

martes, 25 de septiembre de 2012

Donostiari itzulia (35 km)

Baneramatzan bide honen bi saiakera eginda. Beti berandu ateratzen eta horregatik inoiz ez denbora nahikoarekin itzuli guztia segidan egiteko. Azkenean aukeratu nuen eguna eta lehengusuarekin batera 2012ko uztailaren 18an goizeko 8ak aldera etxetik atera ginen ea itzulia osorik egiteko gai ginen ikustera. Lehen zatia nahiko erraz egin genuen. Batez ere bertatik Santiago bidea eta GR bat pasatzen direlako eta horrek markak erraz aurkitzen laguntzen duelako. Horrela, Antiguo auzotik irtenda, bertako Erregenea parkea igaro asfaltatutako bide batetik eta Igeldoruntz igotzen hasi ginen, Leku Eder hotelera ailegatu arte. Bertan ordurarte jarraitutako markak utzi genituen eta zuri-urdinak jarraitzen hasi ginen.



Horregatik Igeldo herrira errepide orokorretik igo beharrean, hotelaren alboan dagoen beste bide batetik igo ginen, errepidea nagusia gurutzatu ondoren. Aldapa pixkat muskuloak berotzen hasteko eta Donostiako bista ederrak behin gainera helduta. Handik, eta denbora guztian markak jarraituaz, Igeldoko herrira iritsi ginen. Kontutan eduki behar da Nichol's jatetxearen inguruan ezkerrera hartu behar dela, bide originala jarraitu nahi bada, eta 150 bat metro egin ondoren berriz, eskubira, ataza bat zeharkatuz. Horrela, eta zelaiz-zela, aitaren batean herrian ginen.



 Igeldo (oraindik goiz zen hamaiketakoa egiteko) erditik zeharkatu eta bidean aurrera jo genuen. Hemen egongo litzateke punturik arriskutsuena, errepide ertzetik joan behar bait da eta ez dago inolako "arcen"ik nondik pasa. Hala ere, oso trafiko gutxi egoten da alderdi honetan, eta automobilen arrisku hori oso txikia dela esan dezakegu. Estazio meterologikoaren aurretik pasa, kanpingaren aurretik pasa eta hurrengo bidegurutzean ezkerrera hartu, aldapan behera hasteko autopistaruntz. Hemendik aurrera eta markekin dudarik izango balitz, denbora guztian ezkerreko bidea hartu behar da, momentu batean autopistaren azpitik tunel baten zeharkatzen den arte, non berriz ere ezkerretara hartu behar den.



Jeitsi igo batzuren ondoren, denbora guztian autopistari paralelo joanaz, panel pare bat dauden puntu batetara ailegatu ginen. Bietan kilometro eta ibilbideei buruzko informazioa aurkezten zelarik. Kasu hontan, eta aspaldiko partez, eskuineko bidea hartu genuen, teorian Aingeru Zaindariaren baselizara eraman behar gintuena (eta sekula ikusi ez dudana). Bidean Añarbeko ur-deposito bat igaro genuen eta aldapatxo bat jeitsi ondoren berriz ere eskuineko bidea hartu genuen, zeinak Portu Etxe jatetxera eraman gintuen, Añorga Txiki auzoaren gainean. Jatetxe honen eskubitara eskailera batzuk ageri dira eta haietatik jeitsiaz lehen aipatutako auzoan sartu ginen.

Niretzat bigarren aldia zen hemendik pasatzen nintzela Donostiako itzulian barna, eta aurrekoan ez bezala segituan aurkitu genuen jarraibidea. Lehen aldian marka zuri-urdinik ezin nuen aurkitu eta han ibili nintzen ero moduan alde bateti bestera, azkenik bat aurkitu eta korapilo hura askatu ahal izan nuen arte. Oraingo hontan berriz, dena azkar joan zen.

Kontutan eduki behar da zubia kendu dutela eta errepidetik pasa behar dela. Bertan dagoen zebrabidetik, noski! Ondoren tren-geltokiruntz abiatu ginen eta hemen beste berritasun bat aurkitu genuen: lehen ez bezala, orain trenbide azpitik igaro behar da. Ez dauka galerarik, bidea ondo seinalizaturik bait dago. Hemendik, ziztu batean, Aiete auzora igotzen zarelarik. Aldapa gogor xamarra egin zitzaigun baina motza denez, berehala harrapatu genuen gaina. Han inguruan iturriak aurki daitezke, inork urik beharko balu. Berriz ere markak jarraituaz eskubirantz hartu genuen eta Hernaniko sahies bideko rotondaraino iritsi ginen. Seinaleak jarraituaz aurrea jo genuen, bertan dagoen lore denda gure ezkerretara utziaz, Basozabalera doan bidean barna. Hemendik aurrera ez da inolako gurutzebiderik hartu behar. Hala, momentu batean, Ergobia jartzen duen kartel batetara ailegatu ginen eta berau jarraitu genuen; zeinak, autobidea azpitik gurutzatzera eraman gintuen. Markaren bat aurkitu genuen gure lasaitasunerako eta bidean aurrera jarraitzeko animoak mantentzeko. Ondoren, aldapatxo bat igo eta noraezean geratu ginen. Aurrekoan ere berdina gertatu zitzaidan eta azkenean errepidea jarraitu nuen, hura zelakoan bide zuzena. Oraingo hontan berriz, pixkat gehiago ikertu genuen eta lehengusuak izkutuko marka bat aurkitu zuen bide ona adierazten zuena. Hara ailegatzeko, aldapa igo ondoren eta etxe batekin aurrez aurre aurkitu ondoren eskubitara hartu behar da. Hasiera batean inora ez doan bidea dirudi, ataza elektriko baten aurrean amaitzen dela dirudielarik. Baina hobetu begiratuz atearen eskubitara bidezidor bat ageri da beheruntz egiten duena, ia Ergobiako trenbideraino. Bertatik jeitsi ginen aipatutako trenbideraino.  Hau gurutzatu eta poligonoan sartu ginen. Hemen egin genuen gure lehen deskantsu luzea iturri baten ondoan.



Indarrak berriztu ondoren (aldapa gora dexente geneuzkan hurrengo zatian) berriz ere abian jarri ginen. Markek ondo adierazten dute nondik jarraitu behar den, hasiera batean behintzat. Lehen rotonda zuzen pasa eta empresa guztien atzetik jarraitu behar da. Zati hontan adi joan behar da bidea galdu nahi ez bada. Arotza fabrika eta Gurutzeta SL pasata, ezkerretara bide bat ageri da, bi etxeren artean. Hasieran batean gaizki zoazela dirudien arren, hori da bidea. Sagardo empresa baten ezkerretik pasa eta mendiko bide batean sartu ginen. Belar altua zen nagusi bertan, baina bidea nahiko ondo ikusten zen. Lehen bidegurutzean eskubikoa hartu behar da, metro batzutara ataza bat gurutzatu behar delarik. Hemendik aurrera, "Libre Albedrio". Jakin behar den gauza bakarra da goruntz jarraitu behar dela, pista bat aurkitu arte. Gure kasuan, eroritako portlanezko etxe baten ondoan eskubitara hartu genuen, sastrakek beste aukerarik uzten ez zuten arte eta berriz ere gorunzko bidea hartu genuen arte, ataza moduko baten ondoan. Ataza igaro eta igotzen jarraitu genuen ikuilu antzeko beste eraikin baten ondotik igaroaz. Hemendik dena zuzen altura irabaziaz txarrantxazko hesiraino. Ahal genuen moduan hura pasa eta ezkerretara, igotzen jarraitzeko. Hemendik Santiagomendiraino ez dago galerarik markak jarraitu ezkero. Gora, beti gora. Hori bai aldapa gogor pare bat aurkitu genituen eta poliki poliki nekea pilatzen jarraitu genuen. Dena esan beharra dagoenez, atzera begiratuta Donostia urrutian ikusten genuen eta egindako bideaz ohartzen ginen. Gutxi entrenatutako jendearentzat (gu ginen bezala) ez nolanahiko distantzia. Eta plazerra ere tamaina berekoa.

 

Behin Santiago mendira iritsita, itzuli bat bertako ermitari eta beste deskantsu txiki bat ur pixkat edan eta aurrera jarraitzeko. Kasu honetan, bidea ermitaren atzekaldetik irteten da, eskailera batzuek jeitsiaz, bertako merenderora eramaten dutenak. Eta ala egin genuen. Gero eskubiruntz hartu eta iturri baten ondotik pasa ginen. Bidetxoa jarraituz (asfaltotik urrun oraingoz), baso tarteko bide batetik egin genuen aurrera, honen bukarean berriz ere asfaltoa aurkitu genuelarik. Eta hemen bai galdu ginela! Hiru bideko gurutzebide bat dago bertan. Eskubira, ezkerrera eta aurrera. Generaman fotokopia irakurri ondoren ulertu genuen ezkerretara jo behar genuela, eta kilometro bat egin ondoren konturatu ginen (kartel bati esker) oso gaizki gindoazela. Berriz ere itzuli hasierako puntura. Oraingo hontan ea eskubitik zen...emaitza berarekin, berriz ere egindako bidea desengin beharrarekin. Azkenik aurkitu genuen bide zuzena, nola ez, zuzen zihoana. 200 metro baina gutxiagora ageri ziren egun hartan gehien bilatzen ibili ginena: marka zuri-urdinak. Hauek errepidearen ezkerretara irteten den bide zidor bat seinalatzen zuten eta berau hartuta segituan iritsi ginen Mugaritz jatetxearen inguruetara. Bertara jeisten den bidea alde batetara utziaz ezkerreruntz doana hartu genuen, kilometro asko egin baina lehen eta auzune batzuk igaroaz Perurena jatetxera ailegatu ginelarik. Honaino ere ez dago galtzeko modurik, dena zuzen eta aldapa behera errepidearen ondotik. Ordulariari begiratu eta bazkaltzeko ordua zenaz konturatu ginen. Ogitartekoa, fruta eta beste jaki guztiak atera eta bertan egon ginen 45 minutu lasai lasai bazkaltzen eta berrindartzen. Batez ere, hurrengo zatia egin gabe neukalako eta nondik jo behar genuen ideiarik ez neukalako. Aurreko eskutsioan hona ailegatu nintzen eta guztiz galdurik egin beharrekoa ez zen bide bat egin nuen azkenean, inora ere ez iristeko. Hortaz ondo jan eta urez ondo hornitu, gauzak lasai hartu eta bidea pazientziaz bilatzeko.



Behin Perurena pasata, Oreretaruntz doan bidea hartu behar da eta 100 metrotara ezkerretara egin. Honaino ondo markatua dago eta erraz egin genuen bidea. Hemendik aurrerakoa beste historia bat izan zen. Bidean gora jarraitu genuen gure paperek zioten bezala, teorian marka batzuk aurkitu arte. Ibili ginen gora eta behera bide hartan zehar, aurkitu genituen bide guztietan barrena, marka bila...baina ez genuen ezer aurkitu. Emakume jator bati ere egin genion galde, baina hura ez zen laguntzeko gai izan. Donostiako itzulia utzi ez utzi genbiltzan hartan, ez etsitzea eta besterik ez bazen abenturan abiatzea eta gure bide propioa egitea erabaki genuen. Hala, ezkerretara irtetzen den lehen bidea hartu genuen. Bide hau bitan banatzen zen eta guk goikoa hartu genuen, ataza batetara generamatzana. Hura pasa 200 bat metro egin eta sekulako dudak, beste behin, nondik jarraitu erabakitzeko. Goruntz sastrakaz beteriko bide bat, beheruntz portlanezko bide erraz bat. Azken hau hartu genuen eta aldapa behera abiatu ginen. Portlana amaitu eta mendi bide batetik barna ibili ginen (sekulako etxe bat antzemanaz) berriz ere errepidea aurkitu genuen arte. Berau autopistaren paralelo zihoan eta berriz ere dudak, baina jada atzera egiterik ez. Baserri inguru batetara ailegatu eta han berriz galdetu genuen. Zirudienez ez gindoazen hain gaizki (joaterik ere ez...dena kilometro gutxiren baitan bait zegoen), baina morala igotzen lagundu zigun. Baserritar hark gomendatutako bidea jarraituz, hau da, lehen bidegurutzean ezkerretara eta hortik aurrera dena zuzen, 30 minutu ibili ondoren eta sagardotegi eta harrobi bat igaro ondoren berriz ere gure marka maiteak aurkitu genituen. Denbora gutxirekin gindoazenez, bide ona aurkitzea hurrengorako utzi genuen, baina orain behintzat badakigu nondik hasi behar dugun bilatzen.

Hemendik aurrera nahiko geldo joan ginen nekea egun osoan pilatzen joan ondoren eta ez bakarrik kilometroengaitik, galdu eta berraurkitzen galtzen diren energiengaitik ere bai. Baina ez ginen gehiago galdu, bidea nahiko ondo markatua dagoelako azken kilometro hauetan eta dirudienez egunaren joanarekin logikaz nabigatzen ere ikasi genuelako.

Markak berriaukitu genituen puntua zabortegi antzeko baten ondoan izan zen (San Markos inguruan) eta hemendik aurrera dena zuzen egin behar da Intxaurrondora iritsi arte. Lehenengo auzune bat igarotzen da eta zuzen jarraituaz Garbera inguruetara iritsi ginen. Bertan, Ametzagainako parkean sartu gabe, berau inguratu behar da beheko aldetik, bidegorria jarraituaz. Bukaerara ailegatzean, eskuinera hartu, non berrirz ere markak ikusiko ditugun. Hemendik Txararaino bakoitzak nahi duen bezala egin dezake. Guk Bustintxulo kalea hartu genuen eta gero beheruntz egin genuen eraikina topatu arte. Aldapa behera joanez, rotondan lehen irteera hartu genuen eta berriz ere dena zuzen, bigarren rotondan ere zuzen eginaz. Aldapa gora pixka bat eta segituan eskailera pilo bat aldapa behera, ondoan gorako eskailera mekaniko batzuk daudelarik. Haiek jeitsi eta trenbide gaineko zubia igaro Grosen sartzeko. Hemen berriz ere, bakoitzak nahi duen bidetik Arzak jatetxeraino. Ez dago galerarik. Goruntz jo behar da eta momentu batean Mirakruz gainaldera igotzen den errepidearekin egiten da topo, eta hau ere goruntz jarraituaz, ezkerretara, Arzaken jatetxea topatzen dugu.

 Jada iritsiak ginen azken txanpara. Ulia mendia igotzea eta jeistea besterik ez zitzaigun falta. Arzak jatetxearen eskuinetara aldapa gogor bat irtetzen da, goruntz egingo genuen azken aldapa gogorra. Hura hartu eta poliki poliki eta oin bat bestearen aurrean jarriaz aurrera egin genuen. Behin etxe guztiak igarota, kontuz ibili behar da ezkerretara irteten den bidezidor bat hartu behar bait da. Eskerrak gu joan ginenean, gure aurretik gizon bat zihoan eta haren bitartez jakin genuen nondik jo behar genuen. Hala ere, nondik joan behar ez den adierazten duten markak badaude, hortaz atentzio pixkat jarrita, denak ondo joan beharko luke. Bide hori igo errepide batetara iritsi arte eta markak jarraituaz ezkerretara egin behar da. Hemendik aurrera eta ia Uliako gaina harrapatu arte asfalto gainetik joango garelarik. Ez da inolako bidegurutzerik hartu behar...momentu batean, ondo markatua dagoen, bide bat eskuinetara agertzen den hartu arte. Azken zatitxoa hau mendi bide batetik egiten da. Bide horrek, beti ezkerretara garamatzanak, Uliako gainean utzi  gintuen. Amaituak ziren igoera guztiak, handik aurrera berriz ere jeistera, Donostiaz berriz ere gozatzera eta txangoari amaiera ematera! Pixkat eseri ginen arnasa hartzera eta ura edatera. Jada ez zegoen kantinplora berriz bete beharrik. Azken pausoak emateko intentzioarekin jarri ginen berriro ere martxan eta lehen tiro gunea zen tokitik gertu hartu genuen beheranzko bidea. Dena zuzen, markak jarraituaz eta aldapa behera Donostia-Pasaia bidea harrapatu arte. Bertatik aspaldi utzitako eraikuntza batzuk ikusten dira itsas-ertzean (hara jeisteko bidea ere bilatu beharko dugu egunen batean).



Ezkerretara hartu eta beheruntz jarraitu denbora guztian, portlanezko aldapa handi bat aurkitu arte. Hura hartu eta momentu batean Gros auzora iritsi ginen. Hemendik Antiguarako bidea, bakoitzak nahi duen bezala egin dezake. Guk ondartzak inguratuaz eta Boulebarretik barna egitea erabaki genuen. Batez ere izozkia jateko gogoz geundelako. Hortaz izozkia erosi genuen boulebarrean eta kontxa inguratuz, irteera puntura ailegatu ginen. Pozik egindako esfortzuarekin eta ikusitako gauzekin. Galdu ginen puntura berriz ere joateko intentzioarekin ea bidea osatzeko gai garen ikusteko gogoarekin. Egunen batean egiten badugu, kontatuko dizuet.

Informazio gehigarria edo agian ulerterrazagoa nahiko bazenute, Club Vasco de Campingeko pdfa non aurkitu dezakezuen adierazten dizuet. Besterik beharko bazenute, komentarioetan esatea daukazue eta ahal den einean laguntza ematen saiatuko gara.
Informaziora nola iritsi: http://www.vascodecamping.org/ Documentos Ruta del Mes Vuelta al termino municipal de Donostia/San Sebastián



viernes, 16 de septiembre de 2011

Donostia-Udala (GR121) ibilaldia 2011

Teniendo en cuenta que los planes hechos para semana santa habían fallado, no quedaba otra que montar las vacaciones por mi propia cuenta y riesgo. Vistos los precios de gasolinas, alojamientos, alimentos, etc. y el estado precario de mis cuentas, una de las pocas alternativas viables era salir de casa andando y llegar lo más lejos posible. Invirtiendo, eso sí, el dinero, en el medio de locomoción que me trajera de vuelta a casa en caso de ser imposible por medios pedestres. Teniendo estos factores en cuenta y que ya llevaba algunos días recorriendo el GR121 tanto en dirección Oeste cómo Este, decidí que lo mejor era dedicarme a ello de pleno. Por tanto la decisión estaba tomada: rumbo a Deba por la ruta GR121. De ahí en adelante ya se vería.

La primera parte de la etapa, esto es, hasta Zumaia, ya estaba hecha y en un tiempo razonable. La cuestión era si iba a ser capaz de llegar hasta Deba de Donostia en un mismo día. Teniendo en cuenta que además de los pertrechos propios de una excursión para un jornada había que transportar la ropa de recambio, así como los accesorios necesarios para la pernocta, siendo el más importante de ellos: el saco de dormir. La excursión comenzó con los primeros rayos del día, saliendo desde el barrio del Antiguo de Donostia. Subir hacía el barrio Igeldo por la ruta marcada llegando a la carretera. Después de unos cientos de metros coger a la derecha por otra carretera que desciende hacia Tximistarri. De aquí hasta Orio no hay más que seguir las marcas. Es una ruta sencilla, aunque no hay que olvidar que son 15 km en los que o se sube o se baja en todo momento. Incluso existen un par de pasos que los podríamos considerar como curiosos. El primero es una subida en roca que esta equipada con un cable de acero, que no es imprescindible utilizar pero facilita la subida. Apta para la mayoría de la gente. El segundo es una zona en medio de una pared inclinada que al final del mismo tiene un pequeño arbolado. Bajo el arbolado existen varias losas perpetuamente húmedas, debido al agua que corre por allí. El tener que pasar agachado por debajo de los árboles y que el sitio este mojado, hace imprescindible agarrarse a alguna rama que nos facilite el paso. Al final de la senda, se llega a una pequeña zona asfaltada al lado de un caserío. En este punto en vez de seguir por la carretera, es recomendable (por tiempo y paisaje) seguir por la pista que sale del mismo caserío y va por la costa hacia la playa de Orio. Una vez en la playa de Orio, no hay más que seguir por la carretera hasta la plaza central del pueblo. Una bonita plaza cubierta, con vistas a la ría. Buen sitio para hacer el primer tentempié después de las 3'30 horas de caminata.

Una vez repuestos comenzamos la siguiente etapa hasta Zarautz. Por lógica se continúa por el puente que nos lleva hacia el Alto de Orio hasta que la carretera comienza a subir. En este punto veremos una pequeña ermita y cerca de ella nuevamente las marcas que nos harán disfrutar (cosa que indica que vamos bien) y sufrir (cuando brillan por su ausencia o por que andas perdido, cosa que nunca se sabe hasta encontrar la siguiente marca). Por tanto cogiendo esa pista por la derecha, se llega a la zona de colonias de Orio. Punto donde volvemos a coger la carretera que nos llevará Zarautz. Se sube la empinada pista sudando en días calurosos y se llega a las proximidades del camping. El cual hay que bordear hasta llegar a unas nuevas escaleras de cemento que han construido y llevan a un antiguo cargadero. Siguiendo dichas escaleras se desciende hasta el campo de golf de Zarautz, al lado de las dunas relícticas y desde allí al malecón. Ya estamos en Zarautz en menos de una hora. Ya sólo nos queda atravesar el pueblo por la playa para llegar al camino que nos llevara a Zumaia, pasando por el municipio de Getaria, pero sin entrar en el pueblo propiamente dicho. 

Una vez atravesado a través del malecón que bordea la playa de la villa, hay que coger el camino que lleva hacia Aizarnazabal por el alto de Meagas. Una vez empezada la cuesta se debe coger a la derecha siguiendo las marcas subiendo una fuerte pendiente por una calzada romana rodeada de muros. De esta manera se llega a la zona alta de Zarautz y seguidamente a la de Getaria sin solución de continuidad. Una vez arriba encontramos un letrero que nos indica por donde hemos de continuar subiendo. Lo cual nos conducirá a una cota superior a la del alto de Meagas y que cruzando la carretera continuaremos subiendo. A partir de esta última subida sólo queda llanear con algunas pequeñas cotas que superar para acabar bajando a Zumaia a la altura del museo Zuloaga. En toda esta zona la senda a seguir esta muy bien marcada además de ser la principal en toda la zona. En este caso después de atravesar el puerto y el puente que llevan al caso urbano hay que subir a la ermita de San Telmo desde dónde sale el camino que nos llevará a Deba. Cómo es habitual el camino no esta bien marcado dentro del pueblo, pero tampoco hay mucha pérdida pues se ha de subir al punto más alto, el que queda por encima de las playas de la zona del faro. Una vez allí, y siendo la hora de comer era buen momento para parar y decidir que hacer de allí en adelante. Teniendo en cuenta que eran aproximadamente las 15'30 horas y que hasta Deba todavía quedaban unos 16 km con grandes desniveles a lo que había que sumar el cansancio acumulado, con lo cual las posibilidades de llegar muy tarde eran grandes. Al final después de ingerir los alimentos que llevaba en la mochila y de pensarlo dos minutos más me decidí a seguir andando e intentar llegar a Deba. Eso sí, durante todo el camino fui buscando sitios dónde dormir, por si acaso.
El camino sale desde al lado de la ermita y baja un corto trecho hacia la loma para posteriormente subir por el otro lado. Y así es cómo será durante todo el camino. Bajar un trecho para subir por la ladera de enfrente. Para una vez subido bajar por la espalda de la misma ladera. La verdad es que la mayor parte del recorrido es muy bonito y discurre por verdes prados y frondoso bosques y apenas hay zonas donde perderse. Las señales están bien dibujadas y los caminos son fáciles de ver. En cualquier caso sólo hay que recordar que Zumaia y Deba están en la costa, por lo que nuestro recorrido no debe desviarse mucho de la misma. El único punto en el que tuve mis dudas fue cerca de la playa de Aitzuri, pues a mi entender no queda muy claro el camino a seguir. En cualquier caso se debe seguir el que va más a la derecha sin cruzar ningún puente. Que nos conducirá directamente a una fuerte pendiente, que no será la última. Continuando por la ruta se pasa por debajo de la línea del ferrocarril y se continúa subiendo hasta llegar a la carretera que une Zumaia y Deba. La cual hay que atravesar para subir un poco más, hasta llegar al éxtasis de ver Deba a tus pies. Esta última subida, que empieza antes de la carretera, para mí fue la más dura. Creo que se debió principalmente a la acumulación de horas, kilómetros y cansancio, producto de los anteriores. Pero la emoción de llegar y ver Deba desde allá arriba mereció todo el esfuerzo realizado. De la misma manera que los paisajes vistos. Ahora ya sólo quedaba bajar y buscar un sitio dónde dormir. Con la premisa de que este tenía que ser una excursión barata.
Antes de comenzar la excursión me habían hablado de la casa del peregrino de Deba. A la cual me dirigí suponiendo que era el lugar más barato dónde dormir. Allí me dijeron que debía hablar con la policía municipal, por ser los que gestionaban la casa cuando los responsables no estaban. Evidentemente no todo iba a ser tan fácil, cuando conseguí localizar al policía me pidió mi cartilla de peregrino para poder pasar la noche en la mencionada casa, el cuál yo no poseía pues me hallaba realizando el GR-121 en vez del camino de Santiago. Al final, y para no contar todas las idas y vueltas que di, pude dormir bajo techo y tranquilamente, gracias al guardia municipal que me dio su permiso para dormir allí, con la condición de que si se llenaba yo sería el primero en tener que salir. Por suerte esto no ocurrió y así se fue mi primera noche, después de ducharme y comerme un bocata de calamares en uno de los muchos bares de Deba. Eso sí, rodeado de peregrinos que nunca más volveré a ver...
Al día siguiente me desperté temprano y salí camino de mi segunda etapa, siendo el punto de llegada previsto: Ermua. Sí, ya sé, Ermua no es Gipuzkoa y por tanto no debería estar en mi ruta. No soy yo el que lo ha decidido hacer así, aunque lo ocurrido durante la jornada me hace pensar que en algún punto han cambiado la ruta y en vez de llegar a Ermua cruza Eibar hacia algún lugar, es mi libro-guía-espiritual el que me lo "ordena". Después de vestirme, preparar la mochila y despedirme del colegio que me ha servido de albergue, desde Deba cojo dirección Mutriku, cruzando el puente sobre el río Deba muy cerca de la estación del tren. Todavía está oscuro, pero las marcas rojas y blancas ya se empiezan a ver gracias a las primeras luces que empiezan a hacer acto de presencia. Nada más cruzar el puente las primeras subidas. Suaves, por anchas pistas. Las mismas que pisan los peregrinos de San Thiago, por lo que de vez en cuando adelanto a alguno de estos que me ganan en salidas tempraneras tanto cómo en edad. En menos de una hora y siguiendo las marcas se llega al pueblo de Mutriku. Buen sitio para comer algo antes de seguir, por lo que doy buena cuenta del bocadillo que no pude terminarme para cenar. Coger algo de agua en la fuente por si acaso y de nuevo a pasear con fuerzas y ganas renovadas. Próxima estación: Playa de Saturraran, última frontera con Bizakaia. Siguiendo la línea costera en dirección Fin de la Tierra, otra subida por pista, esta vez hábil para vehículos, que te lleva entre casas y casetas pasando por varios campings, hasta que se coge una carretera que conduce a una gasolinera. En la misma se pueden hacer dos cosas, seguir el camino marcado y perderse la pequeña pero agradable playa de Saturraran o acercarse a esta última para gozo personal. Yo opté por la segunda opción y después de desviarme unos 10 minutos estuve sentando observando la playa unos momentos, porque está es la última vez que veré el mar hasta llegar al final del recorrido que para mi es Hondarribia. 
Después de tanta contemplación tocaba continuar con la marcha por la pista que sale de enfrente de la gasolinera y que te lleva por una empinada pendiente rumbo al puerto de Urkarregi. Aquí me iba a perder por primera vez seriamente, pues dejé de seguir la marca en algún punto e iba por la pista cementada hacia arriba, hasta que me encontré con un lugareño que me advirtió de que me estaba equivocando y mucho tras pertinente pregunta. Así que de nuevo atrás hasta que encontré la senda perdida, que ahora sí me llevó por la senda correcta.